Bizkaiko Futbol Entrenatzaileen 57 Eguna”

Lagun hori: Atsegin handiz jakinarazten dizugu ekainaren 17ean (larunbata) “Bizkaiko Futbol Entrenatzaileen 57 Eguna” ospatuko dugula. Hauxe izango da ekitaldien egitaraua: 10:00 Meza San Felicísimo Deusto. 11:00 Futbol-partida Bilboko itsasadarraren eskuinaldeko eta ezkerraldeko entrenatzaileen artean, “Salesianos Deustuko” zelaian. 14:00 Bazkaria Carlton Hotelean, Pza. Moyúa, 2 – Bilbo. Mesedez, bazkarira etorri nahi baduzu, Batzordearengana etortzeko eskatzen dizugu, izena ematera: Cosme Etxebarrieta, 3 – 1º E. Astelehenetatik ostegunetara eman dezakezu izena (16:00etatik 19:30etara), betiere ekainaren 12a baino lehen. Bazkariaren prezioa 30,- € izango da. Plaza kopuru mugatua dago. Nahiago izanez gero, dirua, BBKko: 2095 0349 80 9102943918 kontu zenbakian sar dezakezu ekainaren 12eraino. Ez ahaztu izen abizenak jartzea ezta janari egunean frogagiria hotelera eramatea. Antolakuntza-arazoak saihesteko, ez dira onartuko bazkariaren egunean emandako izenak. Futbol-partidan parte hartu nahi duzuen guztiok Batzordean izena eman ahal izango duzue. Bazkal ostean, postreetan, Hirugarren Mailaren eta Oinarri Futbol kategoriaren artean txapeldun izan diren entrenatzaile guztiei garaikurrak emango zaizkie. Ekitaldi horietan gure artean izango zaitugulakoan, har ezazu nire agur zintzoa.