Bizkaiko Futbol Entrenatzaileen 56 Eguna

Atsegin handiz jakinarazten dizugu ekainaren 18ean (larunbata) “Bizkaiko Futbol Entrenatzaileen 56 Eguna” ospatuko dugula. Hauxe izango da ekitaldien egitaraua: 10:00 Meza San Felicísimo Deusto. 11:00 Futbol-partida Bilboko itsasadarraren eskuinaldeko eta ezkerraldeko entrenatzaileen artean, “Salesianos Deustuko” zelaian. 14:00 Bazkaria Carlton Hotelean, Pza. Moyúa, 2 – Bilbo. Mesedez, bazkarira etorri nahi baduzu, Batzordearengana etortzeko eskatzen dizugu, izena ematera: Cosme Etxebarrieta, 3 – 1º E. Astelehenetatik ostegunetara eman dezakezu izena (16:00etatik 19:30etara), betiere ekainaren 14a baino lehen. Bazkariaren prezioa 30,- € izango da. Plaza kopuru mugatua dago. Nahiago izanez gero, dirua, BBKko: 2095 0349 80 9102943918 kontu zenbakian sar dezakezu ekainaren 14eraino. Ez ahaztu izen abizenak jartzea ezta janari egunean frogagiria hotelera eramatea. Antolakuntza-arazoak saihesteko, ez dira onartuko bazkariaren egunean emandako izenak. Futbol-partidan parte hartu nahi duzuen guztiok Batzordean izena eman ahal izango duzue. Bazkal ostean, postreetan, Hirugarren Mailaren eta Oinarri Futbol kategoriaren artean txapeldun izan diren entrenatzaile guztiei garaikurrak emango zaizkie.